Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ahuntza aldean zuen ijito familia, Rocioko bidea goizterregi hartutako gurdia, bala emakumea zuen zirkoa, indiarrak, lapiko handi bat eta guzti ekarri zuen Afrikako tribu bat, Erdi Arotik etorritako koadrila, torero koadrila, Ninja dordokak, andregaia, txokeko autoak, Alakrana itsasontzia, Simpsondarren eskola autobusa, baturroen taberna, tiroldarra edo Thriller bideoko hilerri sakandarra. Horiek guztiak ikusteko aukera izan zen larunbatean Olatzagutiako inauteri segizioan. Ondoren mozorro parranda arratsalde eta iluntzean luzatu zen. Argazki gehiago iksteko hemen klikatu.