Alkate eta zinegotziendako ordainsariak zehaztuak

Guaixe 2010eko martxoaren 24a

Olatzagutiako Udalak bere karguek jaso beharreko diru-sariak zehaztu ditu. Alkateak egunero 4 orduko dedikazioa izanen du udaleko lanetarako. Horregatik hilean 1.960,26 euro gordin jasoko ditu, 14 ordainketatan jasoko duena, 2010eko otsailaren 5etik aurrerako ondorioekin. Gizarte Segurantzan alta emanen zaio, 4 orduko lanaldiarekin.Zinegotziek, berriz, udalaren informazio batzordeetara eta osoko bilkuretara joateagatik, 42 euro jasoko dituzte bilkura bakoitzeko; eta, Informazio Batzordearen eta Musika Patronatuaren bileretara joateagatik, 30 euro bilera bakoitzeko. Erabakiak martxoaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak.