Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako Udalak estatuko funtsetik inbertsioak egiteko 145.829 euro jaso ditu. Udalak aurrekontu horren ia erdia Domingo Bados eskola publikora bideratuko du. Ikastetxean honako lanak eginen dira: teilatuan konponketak, hezetasuna kentzeko lanak fatxadan, patioan asfaltoa zabalduko da eta haur-parkea jarriko da. Olatzagutiako Udalak 18.500 euro bideratuko ditu kale nagusiko erabilera anitzeko eraikinean kalefakzioa berritzeko. Diru kopuru bera bideratuko du udalak markesina bat egiteko. Autobusak herri erditik ez pasatzeko markesina Erburua kiroldegiko padel pistaren parean eraikiko litzateke. Burundesaren iritzia jaso zain dago udala. Bi eraikinetako leihoak ere aldatuko ditu udalak. Kamiogaina jubilatu elkartean aldaketa egiteko 11.716,65 euro bideratuko dira. Sutegi eraikineko leihoak eta altzariak aldatzeko 16.930,86 euro ditu udalak. Horretaz gain, ludotekan 7.529,27 euro inbertituko ditu udalak. Azkenik, frontoiko ate parean zebrabide goratu bat eta hesi bat jarriko dira 4.875,99 eurorekin.