Antzerkiaren egunean antzerkia

Guaixe 2010eko martxoaren 26a

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar, martxoaren 27an. Eta egun hori ospatzeko antzerkia baino hoberik ez dago. Saio bikoitza dute asteburuan Olatzagutian: gaur, 22:30ean gazte eta helduek dute hitzordua eta igandean familia-antzerkiaren txanda izanen da.Farolpeko ametsakGaur, 22:30etan Olaztiko kultur etxean. Sarrera: 2 euro.165 farolas. La ciudad de la luz. Horrela deitzen da Kromlech antzerki taldearen antzezlana. Parke publiko batean kokatzen da. Bertan 165 farola daude eta haien ondoan eserleku bat dago. Parkeak urmael bat du eta haren ondoan, Ospitale Psikiatrikoa dago. Egunez, ehunka tximeleta ikus ditzakegu hegan. Gauez, berriz, kartoi batzuen azpian norbait dabil ametsetan. Amets horiek ezagutzeko parada izanen da gaur, 22:30ean, Olatzagutiako kultur etxean. Javier Brianso, Blanki Castillo, Edurne Salaberri eta Josu Castillo igoko dira oholtza gainera, Ana Maestrojuanen zuzendaritzapean.Txotxongiloak Martxoaren 28an, domekan, 17:00etan Olaztiko kultur etxean. Adin mugarik gabeko artea da antzerkia. Igande arratsaldean familian gozatzeko ikuskizuna dakar Anita Maravillas taldeak, Sarean sunsun txotxongilo mutuen emanaldiarekin. Txotxongilo ederrek magia munduan murgilduko gaituzte. Zerbait badabil Nabarkorena etxean. Sorgin, azti, mago eta alkimistaz beterik dago. Natura, itsasoko ura eta denbora nolanahi kontrola ditzakete, hegan egiten dute, itxuraz aldatzeko gai dira, arao edo konjuru magikoak dakizkite... Batzuk onak dira, beste batzuek, berriz, umore txarra dute. Zein aspergarriak liratekeen ipuinak haiek gabe! Umorezko ikuskizun samurra eskainiko du Anita Maravillas taldeak.