Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako ikastetxeek ateak itxi zituzten atzo eta apirilaren 12ra arte ez dira lanera itzuliko. Oporraldiaz gozatzeko hainbat aukera dute Sakanako haur eta gazteek. Esaterako, Olatzagutiako Udaleko Kultura Sailak zenbait tailer antolatu du datorren asterako.Apirilaren 6an, asteartean, 17:00etatik 20:00etara, karta eta mahai jokoen tailerra izanen da. Pissla mintegia ere izanen da. Bertaratzen direnek bolatxoekin irudi politak egiteko aukera izanen dute. Myaku kultur elkartearen laguntza izanen dute horretarako.Hurrengo egunean, apirilaren 7an, asteazkenean, 17:00etatik 19:00etara, komiki eta marrazki tailerra izanen dute aukeran. Bi tailerrak Olatzagutiako Musika Eskolan izanen dira. Udalak 7 urtetik aurrerako neska-mutilei egin die eskaintza.