Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herria hankaz gora lelopean Olatzagutiako gaztetxeak, Maisueneak, bere 15. urteurrena ospatuko du heldu diren asteetan. Olatzagutiako gazte asanbladak egitarau zabala prestatu du eta haietan parte hartzera hots egin du. Urteurren ospakizunen hasiera musikatua izanen du. Gaur bertan Maisueneak Kaotiko eta Patinazo taldeen kontzertua hartuko baitu. Agurain-Sakana arteko taldeak disko berria aurkeztuko du ibarrean. Jaialdian ateratako dirua Sakanako euskarazko komunikabideendako izanen da. Egun handiaMaiatzaren batarekin iritsiko da. Eguerditik Maisuenearen urtebetetzea nabaria izanen da Olatzagutiako kaleetan. 11:30ean Sakanako trikitilarien kalejira izanen da. Ordu bat beranduago, Etorkizuna dantza taldeak erakustaldia eskainiko du. 14:30ean Maisuenean herri bazkaria izanen da. Trikiti eta pandero doinuek jendea aulkian ez itsatsi eta poteatzeko bidea zabalduko dute. 19:00etan, gaztetxeak aurrera! Aterarazte gehiagorik ez! lelopean mani-festa eginen da. 21:00etatik aurrera Kaleginez, Deskontrol, Los zopilotes txirriaus, Stupenda Jones eta Ze esatek taldeen kontzertua izanen da, gaztetxe aurrean. Egun osoko egitarau zabala ere maiatzaren 15erako iragarri da, okupazio egunerako. EgitarauaMaiuseneak 15 urte (kafe tertulia)Maiatzak 7, ostirala, 22:00etan. Okupazio egunaMaiatzak 15, larunbata, egun guztian zehar. Drogak (tailerra)Maiatzak 28, ostirala, 19:30ean. Hegoak elkartea.Pepinos podridos en el frigoGaragarrilaren 4an, ostiralean, 22:30ean. Javier Barandiaranen antzezlana. III. Maisutekno jaialdiaGaragarrilaren 12an, larunbatean, 19:00etatik aurrera.