Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Antzerki Tailerrak duela bi aste mustu zuen C. C. (Centro Comercial) antzezlana. Bi emanaldi arrakastatsu eskaini zituen Altsasun. Herritarrek gogoz egin zuten barre eta txalo. Etxekoen aurrean aritu ondoren, gaur aldameneko herrira, Olatzagutiara, doaz antzezleak. Iaz ere bertan izan ziren eta esker oneko publikoarekin ederki gozatu zuten. Esperientzia errepikatzeko asmoz doaz aurten. Bertaratzen direnek zentro komertzialak gordetzen duen sekretua ezagutuko dute.