Odol-emaileendako eskertze festa

Guaixe 2010eko maiatzaren 3a

Larunbat eguerdian Klinkerren bildu ziren Olatzagutiako odol-emaileak. Bilkurak zazpi odol-emaileri domina banatzeko balio izan zuen, baina baita dei bat zabaltzeko: "garai batean, populazioaren arabera Nafarroan odol-emaile gehien zuen herria zen Olatzagutia. Gaur egun oso atzean gaude". Olaztiko Adonako delegatu Agustin San Migel Gastaminzak dei egin zuen etxe bakoitzean gutxienez odol-emaile bat egoteko, "ondoan emaile bat ez duenak ez dakielako zer den odola ematea". Gazteak izena ematera animatu zituen. Ospakizunaren  tarte batean, Agustinek gogorarazi zigun "aspaldi olaztiar bat bihotzetik operatu behar zuten, Madrilen. Baina odolik ez zegoen eta zortzi olaztiar joan ziren Madrila odola ematera". DatuakOlatzagutiako odol-emaileen delegazioak 269 kide ditu. Haietatik 141 daude odola emateko moduan, gainerakoak adin edo osasun arazoengatik bajan daude. 76 izan ziren iaz ematea egin zutenak, guztira 113. 2008an 146 izan ziren. Emate gehienak, 93, herrian bertan egin dira, gainerako 20ak beste herriren  batean. Bestalde, iaz bost olaztiar odol-emaile egin ziren; 2008an sei.Domina jaso zutenakEmaile handiarena Antonio Amezgarai LegarreaUrrezko dominakLuis Alberto Besga BaltierraFelipe Orabengoa VelascoZilarrezko dominakJavier Arguelles OtxoaManuel Esteras CillaJose Maria Fernandez PeralJose Antonio Oraa Lasa