Udala garapen agentziako kide

Guaixe 2010eko maiatzaren 5a

Aurreko ostegunean egindako bilkuran Olatzagutiako Udalak erabaki zuen Sakanako Garapen Agentzia Zerbitzuan sartzea. Cederna-Garalurrek aurkeztutako idatziari oniritzia eman zioten NaBaik eta hautetsi independentistek. Zinegotzi sozialista, berriz, abstenitu egin zen. Aparkatzeko debekatutaUdalak bando bidez jakinarazi du Sarasate eta San Migel plazetan aparkatzea debekatuta dagoela. Aipatutako plazetakoren batean autorik opatuz gero udalak handik aterako ditu. Gainera, autoaren jabeak horregatik ordaindu egin beharko du. Astegunetan, 8:00etatik 19:00etara bada, 50,67 euro. Ordutegi horretatik kanpo eta jai-egunetan autoa erretiratzen dieten jabeei 76 euro kobratuko dizkiete. Garabia iristen denerako autoa mugitu bada ere, tasa ordaindu beharko da. Auto gidariren batek, gainera, pasabide seinalea duen ate baten parean aparkatzen badu 22,94 euroko isuna jarriko zaio. Horri, garabiaren eta almintearen lan ordua gehituko dio udalak. Egur loteakOlatzagutiako Udalak jakinarazi duenez, egur lotea nahi dutenek hilaren 30era arte daukate udaletxetik pasa eta izen emateko epea. 25 euro ordaindu beharko dira.