Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero moduan udaberriarekin Olatzagutiako San Migel Elkarteko XXXIX. Pilota Txapelketa antolatu dute. Txapelketa maiatza bukaeran abiatuko da, baina bertan aritu nahi dutenek maiatzaren 16a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako San Migel elkartera jo beharko dute edo ondoko telefonoetara deitu: 948 382 722 edo 646 611 011 (Agustin San Migel). Txapelketa hiru mailatan jokatuko da: lehen maila, bigarrena eta hirugarrena. Afizionatu eta kategoria txikikoendako aukera bikaina da bertan aritzea, eta urtero mordoxka aritzen dira, giro onean. Finala Olatzagutiako festetan jokatuko da, uztaila bukaera aldean.