Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako Udalak aurtengo ekainaren 28tik uztailaren 22ra Udan Euskaraz programa eskainiko du. Uda garaian euskararen erabilera modu dibertigarrian bulkatu nahi da eskaintza horren bidez. Olatzagutiako Udalaren programa 1998. urtetik 2005era (biak barne)jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago. Guztira 84 plaza daude. Haien seme-alabak programa horretan matrikulatu nahi dituztenak hilaren 28ra arte dute izena emateko epea. Udaletxetik pasa beharko dute, bulego ordutegian. Ume bakoitzaren matrikula 32,76 eurokoa da. Familia bereko txiki batek baino gehiagok izena ematen badu 54,6 euro ordaindu beharko da. Olatzagutiako Udalak jakinarazi du ez duela epez kanpoko izen ematerik onartuko. Horrekin batera, bajak egotekotan dirua bueltatuko du soilik matrikula epearen barruan gertatzen bada.