Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako Erburua kiroldegiaren kudeaketa daraman Hydragestion enpresak, Olatzagutiako Udalaren laguntzarekin Erburua II. Padel Txapelketa antolatu du. Txapelketa maiatzaren 29an hasiko da, eta finala uztailaren 23an jokatuko da, Olaztiko Santa Ana festen bezperetan. Jakina, Erburua kiroldegiko padel kantxan gauzatuko da txapelketa. Binakako txapelketa izanen da, eta izena ematen duten bikoteen arabera antolatuko da txapelketa. Hiru set-etako partidak izanen dira. Parte hartu nahi duten bikoteek maiatzaren 21a baino lehen eman beharko dute izena, eta horretarako Erburua kiroldegitik pasa beharko dute edo 948 564 512 telefonora hots egin. Biko bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu eta horretaz gain 20 euroko fidantza pagatu. PadelaPadela tenisaren bariante bat da, eta bikoteka jokatzen da. Tenisa baino pista txikiagoa da padelarena, eta gainera hesiz inguratua dago. Lurrean ez ezik, hormetan ere egin dezake botea pilotak, eta horrexek ematen dio aparteko bizitasuna padelari. Padela tenisekoa baino txikiagoa den pala batekin jokatzen da. Pala konpaktua da, ez sokaduna, eta zulotxoak ditu pilota jotzen duen zatian. Puntuazioa tenisaren oso antzekoa da, eta 3 edo 5 setera jokatzen dira partidak.