Etzi, loreak eta landareak aukeran

Guaixe 2010eko maiatzaren 14a

Bonsaiak, kaktusak, lorategirako landareak, apaingarriak, zuhaixkak, usaindunak, eguzkitarako, itzaletarako, baratzerako planta ekologikoa, sukalderako... Edozein asetzeko moduko eskaintza zabala opatzeko aukera izanen da domekan Olatzagutiako II. Lore eta Landare azokan. 10:30etik 14:30era Olaztiko San Migel eta Sarasate plazetatik pasatzen direnek 13 posturen eskaintza opatuko dute. Gainera, txikienek landareak landatzen ikasteko tailerra ere izanen da. Arrasate Musikal musika eskolako bandak, bestalde, kalejira kontzertua eskainiko du 13:00etan. Bestelakorik ikusteko aukera ere izanen da, kultur etxean 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era lentzeria tailerrean egindako lanak ikusgai izanen direlako. Arratsaldean, berriz, txikienendako antzerki emanaldia izanen da.