Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maisuenea gaztetxearen 15. urteurrenaren barruan maiatza ekitaldiz bete du Olatzagutiako Gazte Asanbladak (OGA). Herria hankaz gora leloarekin egitarau zabala prestatu du. Hala, larunbata guztia okupazioari eskaini dio gazte erakunde olaztiarrak. Aurreko bi asteburuetan ere ez dira geldi egon OGAko kideak. Maiatzaren lehenean gaztetxearen urteurrena zela eta ospakizun ugari izan ziren goiz gozietik. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, egitaraua bete zen, kontzertu handi batekin despedituz festa. Aurreko ostiralean gaztetxearen ibilbidea bera izan zen hizketa gaia. Biharkoa eta gero segida izanen du, oraindik ere, Maisuenearen urteurren ospakizunak. Larunbateko egitaraua11:00etatik 13:00era Puzgarriak, jokoak, skalextrik erraldoia... Hamaiketakoa gaztetxe aurrean. 11:30ean Sakanako gazte asanbladen arteko Maisu-olinpiadak. 14:30ean Bazkaria, paella balentziarra. Ondoren, Balentziako pilota erakustaldia. Bukatzean, poteoa La Cigarra txarangarekin. 21:30ean Bokatada gaztetxean. 23:30ean Kontzertuak: Dakidarria eta Gobernors.