Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Erburua kiroldegiko kudeaketa daraman Hydragestion enpresak, Olaztiko Udalaren laguntzaz, gazte eta senior mailako Olaztiko Areto Futbol Torneoa antolatu du. Aipatu Torneoa ekainaren 19an jokatuko da, larunbatarekin, eta goizeko 9:00etan hasi eta gauean despedituko da, 23:00etan. Torneoa Erburua kiroldegian jokatuko da eta parte hartu nahi duten taldeek ekainaren 10a baino lehen egin beharko dute inskripzioa, Erburua kiroldegian edo bertako tabernan (948 467 999 telefonoa). Jokalarien gutxieneko adina 16 urtekoa izanen da, gazte eta senior mailako txapelketa baita. Gehienez ere 12 talde onartuko dira, eta talde bakoitzak 70 euroko kuota onartu beharko du, eta horretaz gain 30 euroko fidantza. Izen emate data pasa eta gero, Erburua kiroldegian bilera deitu da ekainaren 16an, 20:00etan, eta taldeen zozketa eginen da. Esan dugun moduan, ekainaren 19an 14 orduko torneoa jokatzea da asmoa. Larunbatean 12 orduak EtxarrinLarunbatean, maiatzaren 29an, areto futboleko 12 orduak txapelketa jokatuko da Etxarri Aranazko Eskoletako kiroldegian. Aritu nahi duten taldeek 30 euro ordaindu behar dituzte, eta parte hartzeko hurrengo telefonoetara deitu behar da: 678 077 172 edo 676 363 650.