14 bikote II. Erburua Padel txapelketan

Guaixe 2010eko maiatzaren 27a

II. Erburua Padel txapelketa asteburuan hasiko da eta guztira 14 bikok eman dute izena bertan aritzeko. 14 bikoteak bi multzotan banatu dituzte eta hasiera batean 6 jardunaldiko ligaxka egonen da jokoan, multzo bakoitzean denak denen kontra aritzeko. Multzo bakoitzeko lau biko onenak uztailaren 10ean eta 11n jokatuko diren final zortzirenetarako sailkatuko dira eta hurrengo asteburuan, uztailaren 17an eta 18an jokatuko dira final laurdenak. Final handia uztailaren 23an hartuko du Olaztiko padel kantxak.Padela tenisaren antzekoa da, baina kantxa barruan jokatzen da. Partidak hiru setetara jokatuko dira Olaztiko Erburua kiroldegiko padel kantxan. Lehen jardunaldia-Larunbatean:9:30-11:00: Cantero-Rodriguez - Sobredo-Palomares11:00etatik 12:30era: Otxoa-Albistur - Avila-Niso17:00etatik 18:30era: Del Olmo-Azpilikueta - Marauri-Flores18:30etik 20:00etara: O.Gomez-Etxaniz - G.Gomez-Toño-Igandean:9:30etik-11:00etara: Medina-Montoya - Bueno-Dávila11:00etatik 12:30era: Fernandez-Montesinos - Mtz. Goñi-OndarraUribe-Claver (atsedena)