Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako Udalak Santa Ana festetako kartela lehiaketa iragarri du. Hiru maila bereiztu dituzte: 11 urte bitartekoena (1999an jaiotakoak barne), 12 eta 14 urtekoena (1998-1986 urtetan jaiotakoak) eta 15 urtetik gorakoena (1985 urtean eta aurretik jaiotakoak). Hurrenez hurren, hauek dira sariak: 50 euro, 100 euro eta 150 euro. Oinarriak Kartelak lotura zuzena izanen du herriko jaiekin eta ondoko testua izanen du: "Olaztiko Santa Ana. 2010eko uztailaren 24tik 27ra". Kartelak A 3 formatua izanen du. Materiala eta teknika libreak izango dira. Lanak sinadurarik gabe aurkeztuko dira. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean, 14:00etan amaitzen da. Proposamenak udaletxean aurkeztu behar dira. ArgibideakInformazio gehiago Olaztiko Udaleko Kultura Zerbitzuan, 948 56 24 46 telefonoan edo kultura@olazti.com helbidean.