Margolariendako deia

Guaixe 2010eko ekainaren 10a

Olatzagutiako Udaleko Kultura Sailak Pintura Azkarreko III. Lehiaketan izena emateko epea ireki du. Ekainaren 27an, igandean, izanen da egun handia. Lehiakideek Olazti herria, honen ingurua eta jendea mihise gainera eraman beharko dute. Lana ongi egiten duenak sari ederrak jasoko ditu: arte plastikoetako materiala eta 1000 euro daude jokoan.Antolatzaileek hiru kategoria bereizi dituzte: gazteen (12-15 urte) eta helduen kategorian (16 urtetik gorakoak) posible da ekainaren 27an bertan, goizeko 9:00ak arte izen ematea. Hala ere, antolakuntza lanak errazte aldera, udalak ekainaren 21a baino lehen izena emateko eskaera egiten du. Haurren kategorian (11 urte arte) izen-emate epea ekainaren 23an, 14:00etan, amaitzen da. Interesatuek Olaztiko udaletxeko administrazioan eman behar dute izena, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Beste aukera bat telefonoz (948 562 446) edo posta elektroniko bidez (kultura@olazti.com) izen ematea da. Izen emate epeaHaurren kategorian: ekainaren 23an, 14:00etan.Gazte eta helduen kategorian: ekainaren 27an, goizeko 9:00etan. Ekainaren 21a baino lehen izen ematea aholkatzen da.Non: Olaztiko udaletxeko administrazioan, 948 562 446 telefonoan edo kultura@olazti.com helbidean.1.000 eurodaude jokoan, gazteen eta helduen kategorian, kanpoko eta herriko margolarien artean banatzeko. www.olazti.comBertan aurki daitezke lehiaketaren oinarriak.