Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Udalak Nafarroako Ondare ez-materialaren Artxiboaren egitasmoarekin bat eginen du. Haren bidez, XX. mendeko gertaera eta bizitzen lekukotzak jaso nahi dira etorkizunerako. 25 elkarrizketa egin nahi dituzte Olatzagutian. Gaur, 19:30ean aurkeztuko dute egitasmoa Olaztiko kultur etxean. Ondare ez-materialaNafarroako Ondare ez-materialaren Artxiboa ondare hori bildu eta hurrengo belaunaldiei eskaintzeko helburuarekin sortu zen. Belaunaldi aldaketarekin batera kultur aldaketa gertatu da; ahozko transmisioa oinarri zuen gizartea, gaur ikus-entzunezko jendartea da. Ahozko ondare hori galduko ez bada, beharrezkoa da kultura tradizionalaren azken aztarnak biltzea. Ahozko ondare aberats horrek gure herriak duela 50-70-90 urte nolakoak ziren erakutsiko digu.Herriarendako altxorraOrain arteko bilketa lanek erakutsi dute biltzea ez dela nahiko. Biltzearekin batera, haiek emandakoa herritarrei itzuli behar zaie. Lanaren bihotza, proiektuaren funtsa, herria bera da. Horregatik beharrezkoa da herri bakoitzean geratzea bilduko denaren jabegoa. Horretarako tresna baliagarriak dira teknologia berriak. 25 elkarrizketaeginen dituzte Olatzagutian.Egitasmoaren aurkezpenaGaur, 19:30ean, Olatzagutiako kultur etxean.