Gazteendako hiru tailer uztailean

Guaixe 2010eko ekainaren 15a

Uztailaren 5etatik eta 21era gazte olaztiarrek dantza (jazz, funky...), batukada eta eskalada tailerretan parte hartzeko aukera izanen dute. Ikastaroak 11:00etatik 13:00etara izanen dira. Haietan izena eman nahi duten gazteek udaletxetik pasa beharko dute hilaren 23a baino lehen. Ikastaro bakarrean edo hirutan eman daiteke izena. Taldeak osatzerakoan izen emate ordena errespetatuko da. Udalak eta Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Mankomunitateko Prebentzio Programak antolatu dituzte ikastaro horiek.Tailerra* DatakParte-hartzaile kopurua NonPrezioaDantzaUztailaren 5etik 9raGutxienez 10 eta gehienez 15Sutegi kiroldegian20 €BatukadaUztailaren 12tik 16raGutxienez 10 eta gehienez 30Sutegi kiroldegian20 €EskaladaUztailaren 19tik 21eraGutxienez 10 eta gehienez 15Erburuako rokodromoan12 €*Hiru tailerretan apuntatzeak 43 euro balio du.