Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko San Migel elkarteak antolatutako pilota txapelketak aurrera segitzen du, pilotazaleen gozamenerako. Aurreko asteburuan laugarren jardunaldia jokatu zen, eta partida oso lehiatu eta politetaz gozatzeko aukera izan zuten pilotazaleek, emaitzak erakusten duten moduan gauzak oso estu egon baitziren. Ostiralean, ekainaren 25ean, bosgarren jardunaldiaren txanda da. Partidak Olaztiko pilotalekuan jokatuko dira, gaueko bederatzietatik aurrera. Laugarren jardunaldiko emaitzak:-Hirugarren maila: Urizar-Muñoa 18 - Jordan-Igor 16-Bigarren maila: Barban-Xestero 10 - Joanes-Andoni 18Muñoa-Flores 16 - Xapa-Felix 18-Lehen maila: Urrestarazu-Garziandia 21 - Sueskun-Agirre 22-Afizionatuak: Uriarte-Ajuria 20 - Armendariz Zabaleta 22Bosgarren jardunaldia jokoan (Olaztin, ostiralean, 21:00etik aurrera)-Hirugarren maila: Iñigo-Arbizu - Koldo-Asier-Bigarren maila: J. Antonio-Candido - Urtzi-Ibon-Lehen maila: Zufiaurre-Lana - Sueskun-Agirre-Lehen maila: Alustiza-Mazkiaran - Gaizka-Aritz