Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko Udalak apiril akaberako bilkuran 2.104.700 euroko aurrekontua onartu zuen. Iazkoarekin alderatuta aurtengo aurrekontua %14,72 txikiagoa da. Olatzagutiko Udalak aurreikusi du diru-sarrerak jaitsiko direla eta, horregatik, gastuen diru-sailetan zenbait murrizketa eta doikuntza egin ditu. Udaletik jakinarazi digutenez, "diru-sarreren beherakadak (hirigintza jarduerengatik eta harrobiak) krisi ekonomikoarekin zerikusi zuzena du, honek eragin nabarmena baitu Udalaren kontuetan".Gauzak horrela, diruz lagundutako lanak eginen ditu aurten Olatzagutiko Udalak. Nafarroako Gobernuaren Lau Urteko Planean eta Espainiako Gobernuaren Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu funtsean onartutako lanak izanen dira eginen direnak.Saila AurrekontuaHilerriko harresia sendotu 121.000Eskolako lanak (teilatua, hezetasunak kendu, patioa asfaltatu, jolas parkea) 69.000Baso lanak 55.000Udal Musika Eskolako Patronatua 50.400Ur kanalizazioa eta espaloia Igururabide kalean 44.600Ur kanalizazioa eta espaloia Urbasa kalean 44.300Kale nagusiko erabilera anitzeko eraikineko berogailua 18.500Sutegi eraikineko leihoak eta beste aldatu 16.930Jubilatu elkarteko leihoak aldatu 11.716Sutegiko hesia ordezkatzea 12.100Frontoiko teilatuaren konponketa 11.500Lanak ludotekan 7.529Pasabide goratua eta frontoiko ate pareko hesia 4.875