Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, Olaztiko Pintura Azkarreko III. Lehiaketa jokatu zen. Inoiz baino erantzun hobea izan zuen Olaztiko Udaleko Kultura Sailaren deiak. 26 margolari atera ziren kalera. Parte-hartzaileak Olaztiko Udalak markatutako zirkuituan sakabanatu ziren. Eguraldia lagun, giro ederra eduki zuten herriko txokoak mihise gainera eramateko. Adinez adinHaurren kategorian izan zen parte-hartze kopururik altuena. 11 urtetik beherako 14 haur atera ziren kalera, zortzi neska eta sei mutiko. Horietako zazpi etxekoak ziren, Olaztikoak, baina urrutiagotik etorritakoak ere baziren, esaterako, Lizarraldetik, Gipuzkoatik, Arabatik edo Kantabriatik. Gazteen kategorian (12-15 urte), hiru izan dira parte hartzaileak, Olaztiko bi eta Utergako bat. Helduen kategorian, bederatzi lagunek parte hartu zuten, lau emakumek eta bost gizonek. Bi olaztiar animatu ziren lehiaketan parte hartzera. Haiekin batera, kalera atera ziren Lizarraldeko, Iruñerriko, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Kantabriako margolariak. Margolarien bizipenakHaien zaletasunaz gozatzeko gogotsu, urrutitik etortzeko prest egon ziren margolariak. Lizarraldetik, Utergatik familian etorri ziren ama eta hiru seme-alabak. "Pazientzia lantzeko ona dela esaten diet haurrei. Dagoeneko ni baino hobeki moldatzen da semea" zioen amak. Beste egitekorik gabe, Erriberatik, Castejondik etorri zen neska gaztea. "Ia astebururo parte hartzen dut lehiaketa batean, udan batez ere. Gustuko dudana lantzeko aukera ederra da" zioen alai. Bestalde, Herbeheretara oporretan zihoan Kantabriako familiak Olaztin pasa zuen lehen gaua. "Lasai egiten dugu bidaia karabanan. Lehiaketaren lehen edizioan ere hemen egon nintzen eta aurten errepikatu egin dut familiarekin. Frantziako lehiaketa batean ere parte hartuko dugu" azaldu zigun. Lasai hartu zuten eguna margolariek. Gozatzera etorri ziren. Eta, bidenabar, sariren bat irabaziz gero, "hobeto" zioten. SarituakHaurren kategoria1. saria (arte plastikoko materiala): Irene Fernandez (Kantabria)2. saria (arte plastikoko materiala): Ander Gil Amado (Olazti)3. saria (arte plastikoko materiala): Africa Fernandez (Kantabria)Gazteen kategoria1. saria (150 euro arte plastiko, argazki edo kiroleko materialean): Cristina Pinto (Olazti)1. herritarra (150 euro arte plastiko, argazki edo kiroleko materialean): Maider Agirre (Olazti)Helduen maila1. saria (450 euro): Jon Idigoras (Ermua)Akzesita (200 euro): Victor Fernandez (Kantabria)1. herritarra (150 euro): Marta Otxoaerrarte (Olazti)www.guaixe.netLehiaketako argazki gehiago Guaixe astekariaren web orrian.