Asteburuan pilota jardunaldi bikoitza Olaztin

Guaixe 2010eko uztailaren 1a

Olaztiko San Migel elkarteak antolatutako pilota txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatu zen ostiralean Olaztiko pilotalekuan. Lau partida zeuden jokatzeko baina soilik bi jokatu ahal ziren, eta antolakuntzatik azaldu dute bertan behera gelditzen direla partida horiek. Asteburu honetan bi jardunaldi jokatuko dira, seigarrena ostiralean eta zazpigarrena larunbatean. Ostiraleko jaialdia gaueko bederatzietan hasiko da, eta larunbatekoa, aldiz, arratsaldeko seietan. Hortaz, pilotaz gozatzen jarraitzeko aukera polita da Olaztikoa. Bosgarren jardunaldiko emaitzak:Hirugarren maila: Iñigo-Arbizu 12 / Koldo-Asier 18Bigarren maila: J. Antonio-Candido - Urtzi-Ibon (bertan behera)Lehen maila: Zufiaurre-Lana - Sueskun-Agirre (bertan behera)Lehen maila: Alustiza-Mazkiaran 22 - Gaizka-Aritz 14Seigarren jardunaldia (Gaur, ostiralean, 21:00etan)Hirugarren maila: Urizar-Muñoa / Borrega-MarkinezBigarren maila: Vicario-Tuero / Ekai-JosebaBigarren maila: Koldo-Biño / Aies-JaviLehen maila: Kortabarria-Garcia - Renobales-TelletxeaZazpigarren jardunaldia (Bihar, larunbatean, 18:00etan)Hirugarren maila: Alatz-Jaka / Igor-JordanBigarren maila: Mendoza I-Mendoza II / Jonatan-PedroBigarren maila: Joanes-Andoni / Xapa-FelixLehen maila: Sueskun-Agirre / Zelaia-Senar