Olaztiko San Migel elkarteak antolatutako pilota txapelketaren bi jardunaldi jokatu ziren asteburuan, seigarrena eta zazpigarrena. Jaialdi ederrak izan ziren, asko oso lehia estuak, pilotazaleen gozamenerako. Ostiralean, uztailaren 9an, zortzigarren jardunaldia dago jokoan, gaueko bederatzietatik aurrera. Aipatzekoa da txapelketa azken txanpan murgiltzen ari dela, finalak Olaztiko Santa Ana festetan jokatuko baitira. Emaitzak:Ostirala3. maila: Urizar-Muñoa 6 / Borrega-Markinez 182. maila: Vicario-Tuero 18 / Ekai-Joseba 62. maila: Koldo-Biño 17 / Aies-Javi 181. maila: Renobales-Telletxea 22 / Kortabarria-Gartzia 12Larunbata3. maila: Alatz-Jaka 6 / Igor-Jordan 182. maila: Mendoza II-Mendoza I 11 / Pablo-Galu 182. maila: Joanes-Andoni 18 / Xapa-Felix 161. maila: Sueskun-Agirre 22 / Zelaia-Senar 16Zortzigarren jardunaldia (Gaur, ostiralean, 21:00etan)3. maila: Koldo-Asier / Busto-Ernesto2. maila: Zabala-Pozueta / Urtzi-Ibon1.maila: Urrestarazu-Garziandia / Zelaia-Senar1.maila: Arruti-Lizarraga / Gaizka-Aritz