Olaztiko artistak kultur etxean

Guaixe 2010eko uztailaren 1a

Burundako herriak artisten bilgune izan zen joan zen igandean. Batzuk Pintura Azkarreko Lehiaketan parte hartzera animatu ziren. Beste batzuk, berriz, kultur etxean erakutsi zituzten ikasturtean zehar lasai-lasai landutako lanak. Olaztiko pintura eta argazkilaritza tailerretako ikasleen lanak ziren. PinturaOlaztiko Udalak antolatutako ikastaro arrakastatsuenetakoa da pintura ikastaroa. Herriko emakumeek -aurten behintzat ez baita gizonik animatu- urteak daramatzate pinturaren artean janzten. Ana Pellicer izan dute irakasle. Haren aholkuak jarraiki, margolan ederrak egin dituzte: paisaiak, bodegoiak, detaileak, etnikoak eta abar. ArgazkilaritzaArgazkilaritza Digitaleko bi ikastaro antolatu ditu Olatzagutiako Udalak, hastapenekoa eta sakontze ikastaroa. 28 orduko ikastaroa egin ondoren, ikasitakoa erakusteko garaia iritsi zen. Kultur etxeko erakusketa gela batean eskegi zituzten argazkirik onenak eta, musikaz lagunduta, ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izan zen. BozketaHerritarrek gustuko argazkia botatu zuten. 101 boto jaso ziren denera. 29 botorekin, Maite Izagirre Garzetxeren argazkia izan zen gehien gustatu zena.