Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako elizatik abiatzen dira udalak prestatu dituen hiru ibilbideak. Oinezkoendako eta mendi bizikletendako bideak prestatu ditu Udalak. Ibilbide horiek Herri Basoen Ordenazio Egitasmoaren barruan jasoak zeuden, baliabide turistikoen planaren lehen fase gisa. Haiek seinaleztatzea eta informazio panelak jartzeak 33.145 euroko aurrekontua izan du. IbilbideakBatueko eta Belengo iturriakAurreneko ibilbideak udalerriaren ipar-mendebaldera eramanen ditu ibiltariak. Bide hori garai batean San Joan gaua ospatzeko ibiltzen zuten olaztiarrek, Batueko iturri inguruan udako solstizioa ospatzen baitzuten. Bidean Belen ermitatik pasatzen ziren, gaur egun desagertuta dagoena. Baina haren izena duen iturriak bere testigantza gorde du. Distantzia: 5,9 kilometroMalda: 120 metroIbilbidea egiteko denbora: Ordu 1 eta 45 minutuOrna, Metaliturri eta Birigarako zabaleko putzuakBigarren bide honek dermioaren ipar-ekialdea ezagutzeko aukera emanen dio bisitariari. Birigarako haitza eta inguruak bisitatuko dira ibilbidearen lehen zatian eta, ahuntz-etxea eta ingurua malda handiagoa duen bigarrenak. Ibiltariek Ornako iturria (garai bateko izen bereko despopulatua han zegoen) eta Metaliturri bisitatzeko aukera izanen dute, baita Birigarako zabaleko putzua ere. Hariztian daude biak ere. Distantzia: 5,5 kilometroMalda: 120 metroIbilbidea egiteko denbora: Ordu 1 eta 35 minutu Urbasara igoera portu zaharretikUrbasa mendira igotzeko portu zaharreko bidea jarraituko du bisitariak. Larre ea pagadiak zeharkatuko eta Ur-salto izenez ezagutzen den ur-jauzi ikusgarritik gertu igaroko dira. Ibilbide horrek bista paregabeak eskaintzen ditu: Burunda, Altsaniako mendiak eta Etxegarateko korridorea. Distantzia: 6,8 kilometroMalda: 350 metroIbilbidea egiteko denbora: 2 ordu eta 10 minutu