Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kategoria txikiko txirrindulariek lasterketa izanen dute igandean, goizeko 10:00etan hasita, Olaztin. Burunda Txirrindularitza Klubak antolatutako ginkana eta lasterketa gainditu beharko dituzte. Bestalde, kadete mailakoek astelehenean lasterketa dute Mutiloabeitin, 18:00etan. Afizionatuek, elite eta 23 urtez azpikoek, larunbatean Iruñea-Baiona lasterketa izanen dute, 14:30ean abiatuko dena (137 km). Juniorrek bi proba izanen dituzte. Larunbatean 80 km-ko lasterketa dute Nazarren, 17:00etatik aurrera. Eta asteartetik ostiralera bitartean XXIV. Iruñerriko Lasterketan murgilduta izanen dira. Asteartean Villatuertan hasi eta despedituko da proba (87,1km), asteazkenean Belaskoainen (81 km), ostegunean Obanosen (97,8 km) eta ostiralean Mutiloan hasi baina Iruñeko Caballo Blancon bukatuko da (101,7 km).