Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar hasiko dira Olaztiko festak, baina gaur, bezperan, ostiralarekin, herri kirol jaialdia antolatu dute Erburua kiroldegian, 19:30ean. Olazti eta Eulateko taldeak elkarren kontra ariko dira herri kiroletan. Ekitaldia Olaztiko Erburua kiroldegia kudeatzen duen Hydra enpresak antolatu du, Olaztiko Udalaren laguntzarekin. Taldea osatzeko 12 lagun behar ziren gutxienez, eta lanbide horretan aritu dira olaztiarrak. Gainera, Eulatera bisita bueltatu beharko dute aurrerago. Herritarren arteko joko ederra izanen da, ikusmin handia piztu duena.