Bihar jantziko dira txapelak

Guaixe 2010eko uztailaren 23a

Azken hilabeteetan astebururo-astebururo pilota jaialdi ederrak izan dira Olaztin, San Migel elkarteak antolatutako XXVIII. San Migel Pilota Txapelketako ligaxka egon baita jokoan. Aurreko asteburuan finalerdien txanda izan zen, eta bihar, larunbatarekin, Olaztiko Santa Ana festen hasierarekin bat, final handien txanda izango da. Goiz partean, goizeko 9:30etik aurrera, kategoria txikiko txapelketako finalak jokatuko dira, kadeteen maila artekoak, pilota eskoletakoak. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, kategoria handienen txanda izango da, hau da, San Migel Pilota Txapelketako final handien txanda. Aipatzekoa da jaialdia afizionatuen finalak abiatuko duela, eta gero hirugarren, bigarren eta lehen mailaren finalen txanda helduko dela.  Finalerdien emaitzakOstiralean3. maila: Koldo-Asier 16 / Borrega-Markinez 182. maila: Bikario-Tuero 18/ Ibon-Urtzi 111.maila: Sueskun-Agirre 22 / Aritz-Gaizka 11Afizionatuak: Apezetxea-Zubiri 21 / Armendariz-Zabaleta 22 Larunbatean3. maila: Igor-Jordan 15 / Pablo-Galu 182. maila: Aies-Javi 18/ Andoni-Joanes 61. maila: Mazkiaran-Alustiza 22 / Senar-Zelaia 4FINALAKBihar, larunbatean, 17:00etanAfizionatuak: Renobales-Landaburu / Armendariz-Zabaleta3.maila: Borrega-Mrkinez / Pablo-Galu2. maila: Bikario-Tuero / Aies-Javi1. maila: Sueskun-Agirre / Mazkiaran-Alustiza