Puntako pilotariak gertu

Guaixe 2010eko uztailaren 23a

Aspeko jaialdia igandean OlaztinApezetxea / Ongay (lau t´erdian)Martinez de Irujo-Beroiz / Gonzalez BarriolaOlaztiko festek kirol egitarau polita ekarriko dute. Larunbatean San Migel elkarteak antolatutako pilota txapelketako finalak jokatuko dira, eta igandean pilotari profesionalen txanda izanen da, Aspek jaialdi ederra antolatu baitu Olaztiko pilotalekuan, 18:30etik aurrera. Lehenik eta behin Alberto Ongay satrustegiarrak, Apezetxea izanen du arerio lau t´erdian. Lehia bizia izanen da, kaiolan jokatuko dena eta zaleen gozamena piztuko duena. Eta ondoren binakako lehiaren txanda izango da. Martinez de Irujok eta Beroizek, uda honetako bikotetako batek, Gonzalez eta Barriolaren kontra jokatuko dute. Lesio gogorretik atera zen Barriola eta sanferminetako torneoan bikain aritu zen, nahiz eta lehertuta bukatu eta ezin izan zuen finala jokatu.. Gonzalezekin ongi moldatu izan da Barriola, eta goitik behera elkar ezagutzen dituzten Irujo eta Beroiz menderatzea izanen da euren lana. Baina zaila dute, Irujori eta Beroizi beti irabaztea gustatzen baitzaie. Zaleen interesa piztu duen partida izanen da, lehiatua eta ikusgarria. Sarrerak salgai izanen dira 13:30etik 14:30era eta 17:00etatik 16:30era. 14 urte bitartekoek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 25 euro. Olaztiko frontoiko txarteldegian. Jaialdia 18:30ean abiatuko da.