PSNren ustez "arduren utzikeria" da

Guaixe 2010eko uztailaren 26a

Nafarroako alderdi sozialistako antolakuntza idazkari Jose Luis Izkok adierazi du Olatzagutian NaBai "pertsona zintzo eta dezenteen errespetuari huts egin" diola. Buruzagi sozialistaren iritziz NaBairen "ezgaitasuna eta koldarkeria politikoak udalak olaztiarrei zerbitzu onak eskaintzea eragozten ari da". Hiru alkatek dimisioa eman dutela gogorarazi eta gero Izkok adierazi zuen "horrek herritarrekiko konpromisoen eta haien arduren utzikeria adibide nabarmena" dela. PSNko buruak, azkenik, NaBaiko arduradunei "haien planteamenduetan argitasuna" eskatu zien: "egun batean ETAren ingurunearekin lotura iraunkorrak iragartzen dituzte eta, hurrengo egunean, koalizioko kideek erakundeetako ardurak uzten dituzte, elkartu diren pertsonekiko beldurragatik". Antzeko argudioak eman ditu UPNk ere.