Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko Gazte Asanbladaren (OGA) iritziz alkatetzako taldearen dimisioaren "benetako" arrazoia errausketa egitasmoarekin zerikusia du. "Beraiek pairatzen duten presio soziala beraiek sorturiko gatazka da, Cementos Portland-Valderrivas enprsan hondakinen errausketaren proiektuari hegoak emateagatik. Kasualitate handiz, udaleko kide batzuk enpresa horretako langile dira". Gazte Asanbladari dimisioa "justifikatzeko argudioak haurkeri hutsak eta lotsagarriak" iruditzen zaizkio. OGAk azpimarratu du bere "filosofia eta izana autogestioa" dela eta "independentzia politikoa" daukala nabarmendu du, "asanblada moduko funtzionamendua eta edonorendako ateak irekiak baititugu". Gaineratu duenez, "gustatu edo ez, beti aurrera eraman ditugu gure salaketak". OGAk azaldu duenez, "badirudi izorratzen diela gazteriak benetan pentsatzen duena adieraztea haien gustukoa ez bada". Azkenik, Gazte Asanbladak Olazti Baik "seinalatu eta akusatu dituzten kolektiboekin bat egin" du.