Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko ezker abertzaleak azaldu duenez, “erabat faltsuak dira alkatetzaren talde osoaren dimisioaren arrazoia ezker abertzaleak sortutako presio eta krispazioa direla intsinuatzen duten adierazpen publikoakâ€. Olaztiko ezker abertzaleak azaldu duenez, “udalean emandako dimisio ilara, Olazti Bairen gaitasun ezaren eta barne desadostasunen eta arazoen ondorio izan daâ€. Olaztiko ezker abertzaleak gaineratu du dimisioa eman dutenek, oraingoan “errausketaren aurrean Olazti Bain sortutako desadostasunez gain, jaiak antolatzerakoan eramandako kudeaketa eskasa, herri erakundeekin hartutako konpromisoak ez betetzea gehitu behar zaieâ€. Olaztiko ezker abertzaleak herrian “bizikidetza egoki baten alde luze†daramala lanean adierazi du. Haren ustez “Olaztiko Udalak jasaten duen krisi egoerari aurre egiteko oinarri nagusiak herri borondatea errespetzea†izan behar du. Bestalde, ezker abertzaleak kritikatu du dimisioak festen ondoren eman behar badira dimisioak aurretik jakinaraztea: “ez da festak lasaitasunez igarotzeko biderik egokienaâ€. Azkenik, ezker abertzaleak alkatetzako taldeari proposamena eta gonbitea egin dio “informazio guztia mahai gainean jarri eta intsinuazio guztiak argitu daitezen, ezker abertzaleko udal taldearekin, herriari, hedabideei eta agertu nahi duten buruzagi politikoei irekitako bilera egiteaâ€.