Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Erburua kiroldegiak antolatutako II. Erburua Padel Txapelketak baditu txapeldunak. Maiatza bukaeran hasitako txapelketan 14 bikote aritu dira lehian, bi multzotan banatuta, eta onenak final laurdenetan eta final erdietan aritu eta gero, ostiralean final handia hartu zuen Olaztiko kiroldegiko padel kantxak. Padela tenisaren bariante bat da, eta hesiz inguratutako pista edo kantxa batean jokatzen da. Puntuazioa tenisaren oso antzekoa da, eta 3 eta 5 setetara jokatzen dira partidak. Bada, finalean Cantero eta Rodriguez altsasuarren kontra aritu ziren Oscar Gomez eta Etxaniz olaztiarrak. Lehia bizia izan zen, baina jokoan zeuden 3 setak irabazi zituzten Gomezek eta Etxanizek (7-5, 6-3 eta 6-2). Hortaz, merezitako txapeldunak dira olaztiarrak. Zorionak!