Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat arratsaldean jokatu ziren Olaztiko San Migel elkarteak antolatutako maila nagusiko pilota txapelketako finalak. Pilotalekua bete zen, giroa ederra izan zen eta jokatutako partidak ere oso lehiatuak izan ziren, zaletasuna sortzen dutenak. Finalista guztiek pozik jaso zituzten sariak, eta urtetik urtera sendotzen ari da Olaztiko San Migel txapelketa. Bestalde, larunbat goizean San Migel elkarteak eta Sutegi elkarteak maila txikiendako antolatutako pilota txapelketako finalak jokatu ziren. San Migel elkarteko Agustin San Migelek adierazi digunez, oso kontentu daude txapelketarekin. Pilotarien parte-hartzeak gora egin omen du, Nafarroatik eta ondoko beste probintzietatik pilotariak hurbildu dira; eta, gainera, maila polita izan du txapelketak. Horregatik, hurrengo urtean segida izango duela azpimarratu zuen. FINALAK - Kategoria txikiakTxikiak: Igoa-Olaetxea (Aldabide) 18 / Aristi-Aranguren (Gure Txeru) 9Benjaminak: Aiestaran-Leonet (Añorga) 13 / Lazkoz-Olaetxea (Aldabide) 18Kimuak: Gandiaga-Bellido (Amurrio) 18 / Martinez-Gartzia (Sutegi) 12Haurrak: Urdanpileta-Urdanpileta (Aurrera Saiaz) 18 / Chiapuso-Olarra (Donostia) 172. mailako kadeteak: Calleja-Hermosa (Amurrio) 14 / Ramirez de Alda-Agirre (Pilotajauku) 18Lehen mailako kadeteak: Gartzia-Elustondo (Sutegi) 18 / Ansa-Otamendi (Pilotajauku) 16Gazteak: Urbieta-Zinkkunegi (Aurrera Saiaz) 22 / Karrion-Gastaminza (Biaizpe) 4FINALAK - Maila nagusiaAfizionatuak: Renobales-Uzkudun 22 / Apezetxea-Zubiri 173.maila: Borrega-Markinez 18 / Pablo-Galu 172. maila: Bikario-Tuero 18 / Aies-Jabi 91. maila: Sueskun-Agirre 13 / Mazkiaran-Alustiza 22