Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santa Anari eskainitako eguna dute gaurkoan Olatzagutiako festetan. Sainduak olaztiarren lore eskaintzak jasoko ditu. Haren omenezko festak larunbatean hasi ziren, Gazte Asanbladak piztutako suziriarekin. 15. urteurrena ospatzen dabil aurten gazte erakundea. "Gazte, errebelde eta garen bezalakoak izateagatik harro gaude", adierazi zuten asanbladako kideek suziria piztu aurretik. Txupinazoaren aurretik aurten jaiotako 11 haurrei zapi bana oparitu zien udalak: Irati Aldaz Iparragirre, Jose Manuel Berrio Jimenez, Maria Mercedes Blanco Pizarro, El Mountassir Hassad Rim, Brayan Exposito Oraa, Gaizka Flores Marin, Oier Jaka Lopez de Agileta, Enara Perez Barrenetxeea, Mikel Aitor Piedra Ortellado, Iraia Rubio Galbete eta Maika Niso Martin. Horrekin batera, Kartel lehiaketako sariak jaso zituzten Izaskun Beunza Azazetak, Markel Galbete Arnanzek eta Mara Gomez Zabalak.Arreko konpartsako kideek dantzatu zituzten larunbatean erraldoiak. Eta bide batez, Julio Marquesi omenaldia egin nahi izan zioten. Faltzestarra sortzez, 35 urte darama Olaztin eta berak berreskuratu zuen konpartsa. La Cigarra ezin da faltaDuela 30 bat urte sortu zuten 10 bat lagunek txaranga, herrian jotzeko. Urteekin musika ikasleak batu zaizkie. 56 urte dituen Migel Anjel Camuel da hasieratik gelditzen den bakarra. Txarangako gazteena 13 urte dituen Markel da, edadetuena, berriz, Juanito Gonzalez Acilu. Herriko ospakizunetan ederki aritzeko, entseguak ostiraletan egiten dituzte. Egun hauetan jo eta jo ariko dira, herrian zerbait dagoenean jotzen duten moduan. Aurrekontua84.559 euro dute festek, iaz baino 5.000 euro gehiago.