Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean egindako bilkura labur batean Olazti Baiko Ruben Garcia alkatea eta lau zinegotziek dimisio "ezeztaezina" eman zuten. Aurreko ostegunean iragarritakoa bete zen horrela. Orduan dimisioa emateko emandako argudioak berretsi zituzten Olazti Baiko kideek. Horrekin batera, "aurreko egunetan komunikabideetan zabaldutako berrien gaineko arduradun" ez zirela egiten nabarmendu zuten. Olazti Baiko kideek, azkenik, esker oneko hitzak izan zituzten "lagundu gaituzten pertsona eta erakundeendako, baita udaleko langile eta teknikariendako". Ezker abertzaleko hautetsiek, aktan jasoak gera zitezen, haiek, Olaztiko Gazte Asanbladak eta Sakana Bizirik plataformak zabaldutako oharrak irakurri zituzten. Alderi sozialistako zinegotziaren egoeraren irakurketarekin despeditu zen udal bilkura laburra. Udalaren egoeraAsteazkenean gauzatu zen Olazti Baiko hautetsien dimisioa. Zerrenda horrek lortu zuen azken udal hauteskundeetan boz gehien, 432, eta horrela bost zinegotzi eskuratu zituen. Udala ezker abertzaleko hiru zinegotzik eta alderdi sozialistako beste batek osatzen dute.Olazti Baiko zinegotziek dimisioa eman eta gero, eta ordezkorik sartzen ez bada, udalean lau zinegotzi geldituko dira. Hau da, udalaren erdia baino gutxiago. Beraz, quorumik ez litzateke eta kudeaketa batzorde bat sortu beharko litzateke. Hura gelditzen diren zinegotziak eta bajak betetzeko izendatutako herritarrek osatuko dute. Horiek aukeratzen Nafarroako Gobernuak parte har dezake.DimisioakLegegintzaldi honetan Olatzagutiak hiru alkate izan ditu. Hautestontziek Iñaki Mentxaka jarri zuten alkatearen aulkian. Hark iazko irailaren 18an dimisioa eman zuen. Bere ordez kargua Epi Marinek hartu zuen, iazko urriaren lauan eta abenduaren 17an dimititu zuen. Ruben Garciak alkate kargua otsailaren 4an hartu zuen.