Dinamika irekiak, herritarren parte hartzea eta izpiritu eraikitzailea eskatu dituzte

Guaixe 2010eko uztailaren 29a

Olatzagutiako Udaleko hautetsi independentistek, Iñaki Marañonek, Lourdes Carok eta Juan Zufiaurrek, "legegintzaldian gertatu den erakunde ezegonkortasun jarraituaren ondorioak herritarrek ez ordaintzeko" bi neurri proposatu zituen asteazkenean. Batetik, "udala zabaltzea". Ezker abertzaleko zinegotziek proposatu zuten: "udal organoak herritarren parte-hartzeari zabaltzea, gardentasuna, informazioa eta olaztiar guztien eskura dagoen eztabaida". Zehaztu zutenez, "egoera honek olaztiar guztiek herria egitea, ahaleginak batzea eta ika-mikak gainditzeko neurriak eskatzen ditu". Horrekin batera, Olazti Bairi bilera publiko eta ireki baterako gonbitea egin zioten, berriz ere. Bilkuran, "akusazioak aztertu eta egoera sorrarazi duten benetako baldintza eta gertakariak argituko lirateke". Ezker abertzaleak "gardentasunez itxi nahi du etapa hau, parte-hartzean, lanean eta elkarlanean oinarritutako aro berria hasteko". KritikaOlaztiko hautetsi independentisten iritziz dimisioa eman duten zinegotziek "gertaerak faltsutu dituzte eta ezker abertzaleari leporatu dizkiote bere barne arazo eta kudeaketaren porrotak". Hiru zinegotziendako "ez da bidezkoa ardurarik ez hartzea akusazio eta iradokizunak eginez, beste batzuei ardura leporatuz, eta ezker abertzalearen kontra muntai politiko eta komunikatiboa sortzea".  Ezker abertzaleak gogora ekarri zuenez "aurreko krisietan, Olazti Baik alkateak izendatzeko, gauzak errazteko ahal izan duguna egin dugu, baita alkatetza behin-behinen hartu ere. Gure proposamenek zakarkeria izan zuten erantzun gisa, baina gure konpromisoa berresten dugu".