PSN: oso larria eta jasangaitza da udalaren blokeo eta botere-gabezia

Guaixe 2010eko irailaren 6a

Samuel Carok, PSNko Erakundeetako Politikako Idazkariak, egin ditu adierazpen horiek. Carok NaBairi leporatu dio "zerbitzu publikoko bokazioa duen  erakunde serioa izan beharrean arduragabe banda bat izatea". Sozialistak gogorarazi duenez "NaBaik sortutako udal blokeoak zuzenean udalaren ohiko jarduerari eragiten dio, baita olaztiarrei eskaintzen dien zerbitzuen kalitateari".  EgitekoakCarok nabarmendu duenez "hainbat gaik berehalako konponbidea eskatzen dute". Sozialistek konponbidea behar duten gaien artean honakoak zerrendatu dituzte: langileen nominak sinatzea; uztaileko eta agorrileko ordainketa agiriak;San Migel festak antolatzeko kontratuak ixtea; Udal Musika Eskolako irakasleen kontratuak sinatzea (matrikulazio kanpaina irailaren 1ean hasi zen); uztailetik pilatutako faktura guztien ordainketa; Nafarroako administrazio auzitegiarekin lotutako gaiak; obra eta jarduera sailkatuetarako lizentziak ebaztea eta abar.