Polizia desagertutako gaztearen bila

Guaixe 2010eko irailaren 8a

Aurreko astean, asteartean, desagertu zen Juan Carlos Ferrau Silva gaztea, 21 urte dituenak. Familia, bueltatzen ez zela eta, kezkatuta, gaztearen desagertzearen berri eman zuen asteazkenean. Poliziak ikerketak abiatu zituzten eta hainbat herritarrek bilaketari ekin zioten. Hura askoz ere antolatuagoa izan zen ostiralean, zeinetan ehun bat olaztiarrek dermioko txoko guztiak, ibaia eta hutsik dauden eraikinak miatu zituzten. Lekuko batek asteartean, 19:00ak aldera, Arabako Albeniz herrian ikusi zuela adierazi zuen. Gerora, gaztea Araian ere ikusi omen zuten. Bestalde,  Iruñean ere ikusi omen zuten gaztea, Osasunaren futbol zelaian omen zegoen. Olatzagutian bilaketa lanak bertan behera gelditu dira. Jakin ahal izan dugunez polizia ikertzen ari da gazteak autobus edo kamioiren bat hartu ote duen Portugal aldera joateko, familia berez herrialde hartakoa baita. Hala ere, Portugalez gain, gaztea opatzeko ikerketa inguruan ere egiten ari da.