IV. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketarako izen-ematea zabalik

Guaixe 2010eko irailaren 17a

Irailaren 25ean, larunbatarekin, jokatuko da IV. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa, Nafarroako eta Euskadiko Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuituetarako puntuagarria. 23,2 km-ko proba da, 1367 metroko desnibel positiboa duena. Bertan aritu nahi dutenek irailaren 21era arte eman dezakete izena www.olatzagutia-urbasa.net web gunean. Proba ondoren bazkaltzen gelditzeko aukera dago. Bazkaldu nahi duenak 639 294 372 telefonoan edo olatzagutiaurbasa@gmail.com helbidean eman dezake izena.