Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Festetarako egitarau bakarraSan Migel ospakizunetarako aurten Gazte Asanbladak antolatutako egitaraua besterik ez da izanen. Dimisioak izan ondoren ez da oraindik kudeaketa batzorderik osatu. Horrek hainbat gai udalean geldi egotea edo moteltzea ekarri du. Festetarako kontratuak sinatzeko aukerarik ez da eta, horregatik, udalak ez du egitaraurik prestatu.Irailak 24, ostirala19:00etan txupinazioa Maisuenea gaztetxetik. 19:30ean brindisa herri tabernan.20:00etan azken ostiraleko kontzentrazioa. 23:00etan kontzertuak Maisuenean: Stigmatribe (Galiza, metal tribal), Orangutan Swimming (Etxarri Aranatz, metal) eta Alerta Gorria (Arbizu, punk oi!).Irailak 25, larunbata14:30ean bazkari herrikoia pilotalekuan.Ondoren kalejira Olaztiko txarangarekin.20:00etan erromeria Maisuenea gaztetxean. Ingo al deu?22:00etan bokatada musutruk Maisuenean.01:00etatik 04:00etara txupito gaua (txupitoak 0,5eurora)Irailak 26, domeka17:00etan goitibehera lasterketa (16:30ean agertu zure tramankuluarekin Maisueneara).