Udaleko Kudeaketa Batzorderako hautagaiak aurkez daitezke

Guaixe 2010eko urriaren 4a

Olatzagutiko Udaleko Kudeaketa Batzordean aritu nahi duten olaztiarrek izena emateko aukera dute. Gaur egindako bilkuran Nafarroako Gobernuak erabaki du deialdi publikoa egitea.Jakina denez, uztailaren 28an dimisioa eman zuten Olazti Baiko alkateak eta lau zinegotzik. Orduz geroztik udalean EAE-ANVren zerrendan aurkeztu ziren hiru zinegotzi eta PSNko bat daude. Udalbatzaren erdia ez direnez, ezin dute erabakirik hartu. Olazti Baik ordezkoak izendatzeari uko egin ondoren etorri da Nafarroako Gobernuaren deialdia.Hautagai baldintzak - Adinez nagusi izatea.- Olatzagutian errotuak egotea.- Karguetarako ezgaituakez egotea.- Hautaezintasunik ez izatea.- Zerrendetan aurkeztutakoak ezin izanen dira aurkeztu