NaBaik gobernuari leporatu dio udaleko kudeaketa batzordea osatzean mantso ibiltzea

Guaixe 2010eko urriaren 6a

Nafarroako Gobernuak Kudeaketa Batzordea osatzeko deialdi publikoa egin ondoren, asteartean Nafarroa Baik zenbait gauza argitu nahi izan zituen. Koalizioak lehenik gogora ekarri du "egoera jasangaitzagatik dimisioa eman zuen udal taldeak eta orduan jakinarazi genuen ez genuela ordezkorik izendatuko". Erabakiaren berri idatziz Toki Administrazio Departamentuari eman ziotela ere azaldu du NaBaik. Koalizioak dio Olatzagutko Udalean sortu den egoera ez dela bere ardura, "Nafarroako Gobernua baita udala behar bezala funtzionatzeko beharrezko erabakiak hartu behar dituena". NaBaik Toki Administrazio Departmentuari leporatu dio erabakiak arintasunez ez hartzea eta udalak dituen beharren mailan ez egotea. Koalizioak horren adibide bezala jarri du Uharte Arakilgo Udalean gertatzen ari dena.Sozialisten erantzunaPSNko bozeramaile Samuel Carok  koalizioaren adierazpenak "larritzat" jo zituen. NaBairi "ardurak baztertzea eta Olaztik arduragabe jokatzea" leporatu zion PSNk. Koalizioko zinegotzien dimisioa eta ondoren ordezkorik ez izendatzeak "botere hutsune kezkagarria eta udalaren blokeoa" ekarri dutela nabarmendu sozialistak. Caroren ustez "lotsagabekeria da NaBaik Gobernua udalaren egoeraren arduradun egitea".Bozeramaile sozialistaren iritziz "NaBaik ez du Olaztin gertatzen denarekin interesik". PSN "herritarren beharrak konpontzeko lanean segituko duela gehitu zuen.