Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Maisuenea Gaztetxea zinema areto bilakatuko da neguko igandetan. Gazte Asanbladak kontuan izan ditu adin talde guztiak; txandaka, gazte eta helduendako filmak eskainiko dituzte. Gazteendako emanaldiak 17:00etan izanen dira eta helduenak 18:30ean. Otsailera arte, film bat eskainiko dute igandero. Zine zikloari hasiera emateko, domekan, 18:30ean, Las vacaciones de Mr. Bean umorezko filma eskainiko dute. Arratsalde atsegina pasa nahi duenak eskaintza ederra du Olaztiko Maisuenea Gaztetxean.