Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur goizaldean Espainiako polizia Imanol Salinas olaztiarra atxilotu du. Poliziak Salinas atxilotu eta etxea miatu bitartean kalea itxita izan du. Lanera joan behar zuten langile askok topo egin dute poliziaren operatiboarekin. Bi ordu inguru egon dira poliziak Olatzagutian, Kale Nagusian, autobiarako sarrera-irteera inguruan. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, gazte hori orain dela hiru aste epaitu izan zen Espainiako Entzutegi Nazionalean eta epaiaren zain dago. Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz egin dira gau honetan atxiloketak Hego Euskal Herrian eta Katalunian, eta miaketekin jarraitzen dute. Berri agentziek zabaldu dutenez, 20 ere izan daitezke atxilotuak. Horien arabera, "Segiren zuzendaritza berriro osatzeko bilera eta bilkuratan parte hartzeagatik". Gaur, 20:00etan, informazio batzarra eginen da Olatzagutian eta atxiloketa irauten duen bitartean errepikatuko dira.