Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lastailaren 23an Olatzagutian bildu
ziren Nafarroako Belenzaleen
Federazioko kideak. Dozena luze
elkarte daude federatuta. Guztiak
ezin izan zuten etorri, baina 37 izan
ziren Olatzagutian bildu zirenak. Bilkuran
federazioko zuzendaritza
Sakanako Belenzaleen Elkartearen
esku uztea erabaki zuten. Elkarte
sakandarreko presidente Felipe Orabengoak
hartu du ardura berria. Hiru
urterako izanen da.
Orabengoak berak azaldu digunez,
"orain arte dugun lana baino gutxi
gehiago izanen da. Urtero erakusketa
ibiltaribatantolatzendugu, eskatzen
duen herrian jartzen duguna.
Aurten Lizarran izanen da eta heldu
den urtean Noainen".
Sakanako Belenzaleen Elkartea,
bestalde,urtero moduan abenduan
jaiotzen erakusketa eginen du, Olatzagutian,
bere egoitzan. Prestaketak
nahiko aurreratuta dituzte.