Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko Udaleko langileen batzordeak Nafarroako Gobernuari eskatu dio "lehenbailehen konpondu dezala jasanezina den egoera". Udal langileek azaldu dutenez, Kudeaketa Batzordean izena emateko epea azaroaren 11n bukatu zen eta hainbat herritarrek bere burua aurkeztu zuen. "Orduz geroztik Nafarroako Gobernua behin baino gehiagotan bildu da. Azkenekoa asteartean. Baina Olatzagutiari buruzko akordiorik ez du hartu".Udaleko langileen batzarrak berehalako konponbidea eskatu diote Nafarroako Gobernuari. "lau hilabete daramagu udalik gabe eta langileak lanera zintzo gatoz hiru hilabete kobratu gabe egon arren". Olatzagutiko udaleko langileen batzarrek salatu du ere "langileek eta herriak bizi izan duten erabateko abandonu egoera".