Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak astelehenean Olatzagutiako Udaleko Kudeaketa Batzordea izendatu zuen. Guaixek jakin ahal izan duenez, gutxienez baziren bederatzi olaztiarrek eman zuten izen udaleko kudeatzaile izateko. Nafarroako Gobernuak zozketa bidez aukeratu ditu batzordekideak: Antonio Granados Valiente, Eduardo Goikoetxea Kintana, Jose Luis Lopez Quintana, Jose Joaquin Lopez de Goikoetxea San Roman eta Alberto Zubelzu GuineaUztailaren 28an Olazti Baiko alkateak eta lau zinegotzik dimisioa eman ondoren udalean gelditu ziren lau zinegotziak batzordeko kide dira ere: EAE-ANVko zerrendan aurkeztu ziren Lourdes Caro Capellan, Iñaki Marañon Marañon eta Juan Zufiaurre Mendoza eta PSNko Angel Sanz Alfaro zinegotzia. Nafarroako Gobernuaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hiru eguneko epea izanen da Olatzagutiko Kudeaketa Batzordea bildu eta bere burua aukeratu beharko dute. SoldatakBatzorde buruak udalaren egoeraren berri jasotzearekin batera, idazkaria kontratatzeko prozedura martxan jarri beharko du. Zegoen idazkariak beste plaza bat eskuratu zuen eta urriaren 13az geroztik ez dago idazkaririk udalean. Batzorde buruaren lehen egitekoen artean ere udal langileen egoera bideratzea egonen da. Erabakiak eta beharrezko sinadurak emateko inor ez zegoenez, langileak hiru hilabete kobratu gabe daramate. Eta hilabete honetako nomina eta urte akaberako extra garaiz kobratuko duten ere ez dakite. Egoeraren larriagatik protesta egiteko, astelehenean Olatzagutiako udal langileak Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean kontzentratu ziren.